Bi hilabete barru Lizarrara bidean izango gara...
Batzuentzat bigarren urtea, beste batzuentzat etxetik urruntzen diren lehen aldia eta denontzat urduritasun eguna. Etxekoengandik urrundu, ikaskideekin bidaiatu, begiraleak ezagutu... Emozioz beteriko eguna izaten da! Baina bidea errazteko asmoz, egun oso bat izango dute Lizarran biziko duten esperientzia ezagutzeko.
Bagabiltza guzti-guztia prestatu eta antolatzen, eurek gurekin eta guk beraiekin igaroko ditugun bi astetxoak ahaztezinak izan daitezan eta primeran pasa dezaten.
Eguna heltzen den bitartean, zalantzak argitzeko eta laguntzeko prest gaude. Lasai hartu eta bizitzera doazen esperientziari ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea dagokigu guztioi.
