2013/06/03

LIZARRAKO UDALEKUAK HELTZEAR DAUDE!!


Lauaxeta ikastolak, bertako ikasleei etxetik kanpo esperientzia ezin hobea igarotzeko eskaintzen deutsien 2 asteko egonaldia da.


Udaleku honetan, nahiz eta ikasleak aurrez ezagutu, beste testuinguru batean igaroko dabe beraien egonaldia, horrek aparteko esperientzia eta bizipenak ziurtatuz. Bertan, eguraldi ona ziurtatuta dogunez, igerilekuaz eta bertako instalazioez gozatzeko aukera izango dogu. Horrez gain, ekintza desberdinak izango dabez: ingelesa, esperimentuak, tailerrak, ibilaldiak, jokoak…


Ekintza guzti horrek egunero landuko doguz eta honekin batera bakoitzak bere autonomia landuko dau, baita eurenganako konfiantza eta besteekiko elkarezagutza handiagoa sustatuko dogu bertan.