Azken egunak heldu dira eta urduritasunak eta tristurak agertzen hasi dira. Gaurkoan, “Azoka eguna” izan da. Horretarako goizean Azoka prestatu dogu, lurra, materiala, etab. Gainera, igerilekura joateko azkenengo aukera izan dogu.
Bazkaldu ostean, azokako txoko bakoitzeko probekin jolasten hasi gara. Jolas bakoitzak bere puntuazioa zeukan. Esan beharra dago, amaieran sari bat egon dala, monitoreak bustitzea.
Gauean udalekuak bukatzeko azken diskofesta izan dogu, bertan elkarrekin dantzatu eta gozatu dogu.
________________________________________________________________________
Los últimos días se acercan, y se notan los nervios y las tristezas. Hoy hemos celebrado “Azoka eguna”. Para ello por la mañana hemos preparado todo, pintado, preparado los materiales, etc. Además, hemos tenido la oportunidad de darnos el último chapuzón.
Después de comer hemos empezado a jugar a cada prueba. Cada prueba tenía una puntuación y al final dependiendo de la puntuación tenias un premio, mojar al monitor. Por la noche hemos disfrutado de la ultima discoteca.