2014/07/14
14.eguna
Eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Beraz, udalekuetan zehar ateratako argazkien bilketa bat egin eta bertan ikasitako eta ikusitako guztia nahi dugunean berriro gogoratzeko, pelikula batean bildu dugu.
2014/07/13
13.eguna
Gaur ere eguraldi lainoturarekin esnatu gara. Gaurko ekintza denon artean egin dugu, eta AZOKA deituriko ekintza da. Goizean taldeka jarri eta dena atondu dugu, arratsaldean bertan jolastu ahal izateko.
Honen ondoren igerilekuko azkenengo eguna izan dugu, beraz ondo aprobetxatu beharra izan dugu, eta horrela egin dugu.
Gauean udalekuekin amaitzeko, diskoteka egin dugu, eta honen aurretik monitoreok udalekuetan zehar atara ditugun argazkiekin eginiko pelikula txiki bat jarri diegu. Asko gustatu zaiena; hemen jarriko dugu zuek ere ikus dezazuen.

2014/07/11
12.eguna
Gaur goizean egun eguzkitxuarekin altxatu gara. 3.mailakoek detektibe goiza izan dute, herritik zehar pistak jarraituz, eurei lapurtutako toailak bilatu behar izan dituzte. 4.mailakoek berriz Lizarrarako parkera joan eta aerobic ekintza izan dute. Denak oso motibatuta eta fin ibili dira.
Arratsaldean, herrira jaitsi eta plazaren erdian zirkulu handi bat eginaz abesti ugari abestu eta dantzatu ditugu. Barre ugari egin dugu herriko jendearekin. Honen ondoren azkaria jan eta dirua banatu dugu, nahi zutena erosteko erabil zezaten.
Gauean, udaleku guztian zehar prestatzen aritu izan diren abesti, koreografia... lehiaketa egin dugu. Irudimen handiko dantza eta abestiak izan dira, eta giro ikaragarria izan dugu.
Arratsaldean, herrira jaitsi eta plazaren erdian zirkulu handi bat eginaz abesti ugari abestu eta dantzatu ditugu. Barre ugari egin dugu herriko jendearekin. Honen ondoren azkaria jan eta dirua banatu dugu, nahi zutena erosteko erabil zezaten.
2014/07/09
11.eguna
Gaur goizean egun lainotua azaldu zaigu, baina bakoitzak jertse bat hartuta irteera egitea pentsatu dugu. Oraingoan 3.eta 4. mailakoak elkarrekin egin dugu irteera, Irantzura hain zuzen ere.
Bertan marrubizko iturri bat dago eta hura bisitatzera joan gara, ondoren bazkadu eta arratsaldean bertan dagoen bedargune batean ekintzak egin ditugu, bai abestiak eta bai jolasak.
Ondoren, pistinara joan gara irteera egin ondoren apur bat deskantsatzera.
Egunari amaiera emateko, monitore bakoitza bere ume taldearekin udalekuan zehar nola dabiltzan , zer gustatu zaien, zer ez, zer errepikatuko zuten... inguruko ebaluazioa egin dute.

10.eguna
Egun honetan beste haur baten urteeguna izan dugu eta gosaltzerako orduan abestu egin diogu.
Honen ondoren egun tematikoa izan dugu, joko olinpikoen egun tematikoa. Goizean altxatu eta lehenengo ekintza umeeak herrialde ezberdinetako taldeetan banatu, petoak egin, aurpegiak margotu eta lurreko ekintza ezberdinak egin dituzte.
Arratsaldean ingleseko ekintzak egin ondoren, joko olinpikoekin jarraitu dugu, oraingoan ur ekintzak izan dira. Oso ondo pasatu dugu.!!!
Gauean, talde bakoitzak koreografia bat egin zuen bere herrialdea errepresentatzeko eta honen
ondoren domina banaketa izan genuen.

2014/07/07
9. eguna
Aita San Fermingana
gatoz eskatzera
zezenaren aurrean
bedeinka gaitzala (BIS)
Gora San Fermin!
Gora San Fermin!
Gora San Fermin!
Gora San Fermin! Horrela
hasi dogu gaurko eguna. Eukal Herriko kulturan parte dan San Ferminetan parte
hartu dogu, izan ere, Obekin ere entzierroa izan dogu. Horretarako, monitoreak zezen bezala mozorratu eta haurrekin batera entzierroan parte hartu dabe.
Arratsaldean berriz ere,
hirugarren eta laugarren mailako haurrak bateratu eta denok batera “Trivial”
era jolastu dogu. Gainera,
eguraldiarekin aprobetxatzeko igerilekura joan gara, eguneko dutxa jaso
aurretik.
Egunari bukaera emateko, huar
guztiekin batera, Obekitik zehar ezkutatu diren monitoreen bila joan gara.
Horretarako haur guztiekin udalekuetako hiru monitore bilatu behar izan doguz.
Gaurko eguna zoragarria
izan da, denon artean denok ondo pasatzea lortu dogulako. Beraz gaurko
sentimendu eta irrika berarekin biharko egunaren zain egongo gara.
2014/07/06
8. eguna
Domekari hasiera emateko gaur modu berezi batean hasi dogu, biki batzuen urtegune izan baita, Haimar eta Galderrenak, hain zuzen ere. Horretarako goizean goiz beraiek zoriontzeaz gain, gosaltzerako orduan, behar bezala zoriondu, abestu eta monitore bakokitzak oparitxo bat eman deutse. Gosaldu ostean, maila bakoitzak bere eguneko planifikazioarekin jarraitu dau.

3. mailakoek “Pantxike ”
eguna izan dabe. Goizean taldeka banatu eta talde bakoitzak gabean egin daben
antzerkirako gidoia prestatzen ibili dira. Arratsaldean igerilekura joan baino
arinago poz pozik mozorroak egiten ibiltzeaz gain, gaberako antzerkia
prestatzen ibili dira. Gabean antzerkiekin
ibili dira, 3. mailako monitoreek ere bertan parte hartuz. Barren, poz eta
algaren artean 3. Mailako bai monitore eta baita umeak ere egunari amaiera eman
deutse.
4. mailakoen eguna, egun
famatuak diren pertsonai batzuen ingurukoa izan da, Phineas eta Ferb. Goizean
Obekiko frontoian froga desberdinak egin dabez.
Arratsaldean egun tematikoarekin
jarraitzeko herrira jaitsi behar izan dira, pertsonaiek proposatutako jolasak
holan eskatzen ebalako. Herrian pertsonaiek erantzuna bilatzeko pista
desberdinak banatu deutsie, askotan pista berriak lortzeko froga desberdinak
egin behar izan dabe.
Gauean, zuzendariak
mozorrotu eta egun tematikoari amaiera emateko edabe magikoa eman deutsie.
2014/07/05
7.eguna
Gaur eguraldi bikainarekin altxatu ondoren, 3.mailakoek goizean zehar Lizarrako kalabera mendira irteera egin dute. Bertan gizon batek bere eskuekin eginiko kalabera erraldoiak ikusi dituzte.
4.mailakoak ordea, herrira bajatu eta Tomahawk deituriko ekintza bat egin dute.

Arratsalde partean, ingeleseko ekintzak egin dituzte,gaurkoan abestea tokatu zaie, bai 3. zein 4mailakoei. Honen ondoren, bero handia egin duenez igerilekura joan gara edarki pasatzera.
Denon artean jolas ezberdinak egin ditugu, salto lehiaketa, igeriketa lasterketak.... Hau bukatuta eta kontuan hartuta larunbata dela, herrira jaitsi eta haurrei etxetik ekarritako diruarekin zenbait erosketa egin dituzte.
Amaitzeko, gauean dutxa ondoren diskoteka bikaina egin dugu, gaur egungo zein orain dela urte askotako abestiak entzunaz eta dantza eginaz. Denok izenditan bukatu dugu, dantza ugari egin ondoren neka-neka eginda ohera sartu gara. Gabon!!
Arratsalde partean, ingeleseko ekintzak egin dituzte,gaurkoan abestea tokatu zaie, bai 3. zein 4mailakoei. Honen ondoren, bero handia egin duenez igerilekura joan gara edarki pasatzera.Denon artean jolas ezberdinak egin ditugu, salto lehiaketa, igeriketa lasterketak.... Hau bukatuta eta kontuan hartuta larunbata dela, herrira jaitsi eta haurrei etxetik ekarritako diruarekin zenbait erosketa egin dituzte.
Amaitzeko, gauean dutxa ondoren diskoteka bikaina egin dugu, gaur egungo zein orain dela urte askotako abestiak entzunaz eta dantza eginaz. Denok izenditan bukatu dugu, dantza ugari egin ondoren neka-neka eginda ohera sartu gara. Gabon!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)