2016/05/11

Asteburu Pasa!




Lizarrara joateko oraindik hilabeteak falta jakuz. Horretarako monitore eta umeen arteko elkarrekintza eta konfiantza sustatzeko, lauaxetan Lizarrako esperientziaren antzekoa bizitzeko, maiatzeko asteburu honetan izatea aukeratu dogu. Gurekin elkarttu diren umeak,  aurreko urtean Lizarrara joateko aukera izan ez zutenak izan dira, hots, 3. Mailako ikasleak.

Hargatik, monitore taldea elkartu eta bariku arratsaldea eta gaberako ekintza desberdinak prestatu genduzan, alde batetik umeak beraien monitoreak ezagutzeko, eta beste alde batetik Lizarrako egunerokoan sartzen hasteko, hots, elkarrekin ekintzak egitea, etxetik kanpo lo egitea...
Zapatu goizean ume bakoitza bere etxera joan zen. Hala ere, monitore bakoitzak bere taldearekin hitz egin eban asteburuko ebaluazio txikitxo bat jasotzeko. Esan beharra dago, ebaluazioa positiboa eta eraginkorra izan zala, bai umeen aldetik eta baita monitoreen aldetik ere.
Asteburuko ebidentzia batzuk izateko, hona hemen elkarrekin ateratako argazki batzuk:









2016/05/03

Bi hilabete barru...

Bi hilabete barru Lizarrara bidean izango gara...

Batzuentzat bigarren urtea, beste batzuentzat etxetik urruntzen diren lehen aldia eta denontzat urduritasun eguna. Etxekoengandik urrundu, ikaskideekin bidaiatu, begiraleak ezagutzea... Emozioz beteriko eguna izaten da!  Baina bidea errazteko asmoz, egun oso bat izango dute Lizarran biziko duten esperientzia ezagutzeko.




Bagabiltza guzti-guztia prestatu eta antolatzen, eurek gurekin eta guk beraiekin igaroko ditugun bi astetxoak ahaztezinak izan daitezan eta primeran pasa dezaten.


Eguna heltzen den bitartean, zalantzak argitzeko eta laguntzeko prest gaude. Lasai hartu eta bizitzera doazen esperientziari ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea dagokigu guztioi.