2013/07/19

Azken emaitza

Bukaera heldu zan, baina hala eta guztiz ere monitore taldeak egindako bideo honekin udalekuetan igarotako momentu batzuk gogoan izango doguz.


ESKERRIK ASKO DANAGATIK!

2013/07/12

2013/07/12



Bidai guztiek hasiera dauken bezala, amaiera ere badaukate, askotan zoriontsua dan hori beste askotan tristuraz beteta egoten da. Kasu honetan, azken horretan kokatzen gara, bai monitore eta baita umeekin igarotako 15 egun hauei agurra emateko ordua heldu jaku. Elkarrekin eguneko 24 orduak igaro ostean, irribarreak, malkoak, jokoak, haserreak, tristura... sentimendu guztiak sentitzeko aukera paregabea izan dogu, beraz lehenengo eta behin eskerrik asko, udaleku honetan sentiarazteko aukera izan dogulako.

Amaierari egun polita emateko nahiarekin, "Azoka eguna" deritzogun ekintza proposatu dogu, bertan haur bakoitza indibidualki puntuak jasotzea izango dau helburu nagusia, horretarako azokan bertan jolas desberdinak eginez.

Baina jolasean egon aurretik, taldeka banatu eta joko desberdinak txokoetan banatuko dogu, txoko bakoitza apainduz, arratsaldeko jolasak egiteko.


 





















Eguraldia dala eta, apaindu ostean, igerilekura joan gara, ondoren bazkaltzeko ordua helduz.
Azokako joko desberdinetan parte hartu ostean, berriz ere igerilekua azken aldiz zapaltzeko aukera izan dogu, azken eguna zala eta behar bezala aprobetxatuz.














Egunari amaiera emateko, dantzaldia izan dogu, malko eta irribarre artean gaubela berezia bihurtu da.

2013/07/11

2013/07/11

Azken aurreko eguna heldu da, udalekuak amaitzen dagoz eta pena handiarekin gagoz. Gaur ere eguraldi bikainarekin esnatu gara, ez dau horrenbesteko beroa egiten, baina asko eskertzen da. Goizeko ekintzarekin hasteko, 3.mailakoek "DETEKTIBE EGUNA" izan dabe. Honetan, 3.mailako ikasle guztiak elkarrekin detektibe lanean aritu dira lapurra bilatzeko asmoz, pista batetik bestera joanaz, azkenean lapurra bilatu arte.




LAPURREN BILA!




























Bestalde. 4.mailakoak, AEROBIC eta AQUA GYM izan dabe. Lehenengo bata eta gero bestea. Dantza bikainak ikastea lortu dabez eta oso gustura ibili dira.




Egunero bezala, eta errutinarekin jarraitzeko, gaurkoan ere ingeleseko ahozkotasuna lantzeklo ekintzak proposatu dogu, lehenengo eta behin lehenengo egunean proposatutako jokoak berriz ere proposatuz, eta gero Gynkana bat eginez. Obekitik zehar pista desberdinak egon dira, pista bakoitza Lizarrako abestirik gogoko eta famatuenaren zati desberdinak agertuz. Abestia ingelesez zegoan, horrek hiztegi berria ikastera bideratu dau.






Arratsaldean berriz, ingeleseko ekintzaren ondoren, herrira jaitsi gara. Bertan, txoko desberdinetan banatuz, ekintza desberdinak egin doguz. Ekintzak egin ondoren, dirua eman eta zeozer erosteko aukera eman deutsiegu. oso pozik aritu dira.


















Egunarekin amaitzeko, monitore bila egin dogu. Honetan, Lizarran izan doguzan praktikariak, Mikel, Nerea eta Leire izkutatu egin dira eta beste guztiak hauei bilatzera joan gara.

13/07/10

Gaurko honetan azkenengo irteerarekin ondo pasatzea lortu dogu, baita Lizarrako beste ingurugiroa ikusteko aukera izan. 3. mailakoak Puente la Reina bisitatu dabe, bertan jolas eta ekintza desberdinen bitartez ondo pasatu.






4. mailkaoak ordea, Urederra bisitatu dabe, ibilaldi txikitxo baten bitartez inguruneaz disfrutatzeko aukera edukiz.






Aipatutako bi irteera hauek desberdinak izan arren, maila bakoitzak bertako inguruneaz goxatzea lortu dau.
Irteerak suposatzen daben nekea ikusirik, gauean lehennego egunetik talde bakoitzak ikasitako Euskal kanten kantu gaua izan dogu, Euskal kultura sustatzeko helburuarekin hurrengo kantak egon dira, kupela, nor-nori-nork, aitormena, itsasontzi baten, Euskal Herrian euskaraz, ilargia eta txanpon baten truke. Aamaitzeko monitoreok alpapeko eta zure doinua abestu doguz.