2015/05/12

BADATOR, BADATOR!!

Hilabete eta erdi barru Lizarrara bidean izango gara...

Batzuentzat bigarren urtea, beste batzuentzat etxetik urruntzen diren lehen aldia eta denontzat urduritasun eguna. Etxekoengandik urrundu, ikaskideekin bidaiatu, begiraleak ezagutzea... Emozioz beteriko eguna izaten da!


Bagabiltza guzti-guztia prestatu eta antolatzen, eurek gurekin eta guk beraiekin igaroko ditugun bi astetxoak ahaztezinak izan daitezan eta primeran pasa dezaten.

Eguna heltzen den bitartean, zalantzak argitzeko eta laguntzeko prest gaude. Lasai hartu eta bizitzera doazen esperientziari ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea dagokigu guztioi.